Lur Terapia Naturalak

Akupuntura

Txinako medikuntza tradizionalaren teknika da akupuntura. Gorputzaren puntu jakin batzuetan orratzak sartu eta manipulatzean datza, energia- eta bizi-sistemaren oreka berreskuratu eta osasuna berrezartzeko helburuarekin.

Txinako medikuntzaren ikuskeraren arabera, bizi-energia (Qi) gorputzean ibiltzen da “meridiano” deitutakoetan zehar. Organoekin eta organismoaren funtzio fisiologiko guztiekin komunikatzeko kanalak edo bideak dira meridianoak.

Akupuntura

Akupuntura minaren tratamendurako erabiltzen da, oro har. Txinako medikuntza tradizionalaren arabera, organo eta erraiek askoz ere funtzio zabalagoak dituzte mendebaldeko kulturak ematen dizkienak baino, egitura fisiologikotik hasi, eta egitura sakon edo emozionaleraino. Adibide gisa, bihotzak —Yin organoa— odolaren fluxua eta erritmoa, odola eta hodiak erregulatzen ditu, baina, horrez gain, baita pentsamendua, mintzamena, memoria, loaren kalitatea, poztasuna edo poztasunik eza ere…, eta hori guztia mihian islatzen da.

Txinako medikuntza tradizionalaren araberako diagnostikoa eginez eta puntuak modu egokian aukeratuz egiten dugu akupuntura, eta ez du bigarren mailako ondoriorik. Akupuntura oso lagungarria izan daiteke edozein gaixotze-prozesuren sintomak arintzeko ezezik, sintoma horiek sakonki tratatzeko. Hala, gaixotasuna eta haren kausak modu zabalean aztertuz, sistema immunearen erantzuna eta gure bizi-energiaren izaera eta banaketa hobetzen eta, modu sakonagoan, seinale eta sintoma guztien arteko lotura kasuz kasu eta modu osatuagoan ulertzen laguntzen digu akupunturak.

Energiaren desoreketan oinarritzen gara puntu horiek aukeratzeko, eta orratzak 20 eta 30 minutu artean edukitzen dira gorputzean, terapia-saioaren helburuen arabera.

Tratatutako patologiaren arabera, tratamendu gehigarriak erabiltzen ditugu akupuntura-saioan:

  • Orratzak korronte elektriko bidez estimulatzea (elektroakupuntura).
  • “Moxa” aplikatzea (Artemisa Vulgaris seca) azaletik gertu edo orratzen puntan. Bero sarkor eta atsegina ematen du akupuntura-puntuan. Teknika hori oso ezaguna da Txinako medikuntza tradizionalean, eta “moxibustio” esaten zaio.
  • Beirazko edo plastikozko bentosa borobilak erabiltzea akupuntura-puntuan xurgatzeko edo gorputz-atal zabalagoetan masajea egiteko.