Lur Terapia Naturalak

Arrabol beroa

Arrabol beroaren teknika oso praktikoa eta eraginkorra da beroa modu lokal eta hezean aplikatzeko. Mammele-k garatu zuen, eta hipertermia eta ura konbinatzen ditu. Hala, bero hezea aplikatzearekin batera, larruazalpeko ehuna eta faszia irristatzen dira, arazoa organikoa nahiz giharretakoa denean.

Arrabol beroaren bidez, tenperatura desberdinak dosifikatzen dira, eta oso ondo egokitu daiteke pertsona bakoitzaren behar eta tolerantziara eta tratamendu bakoitzera.

Jatorrian, gibeleko eta behazuneko arazoetarako erabiltzen zen, baina, gaur egun, beroa intentsitate handiarekin eta modu lokalean aplikatzea egokia den kasu guztietan erabiltzen da. Halaber, asko erabiltzen da giharretako min eta kontrakturetan, bizkar-hezurraren degenerazio erreumatikoetan, baita artikulazioen mugimendua galarazten duten artikulazio- eta kapsula-arazoetan ere.

Arrabolak tratatutako gorputz-zatia ukitzen du ia etengabe. Denbora gutxiren buruan, azaleko hiperemia handia nabaritzen da. Tratamendua amaitu eta ordu bete baino gehiagora ere, hiperemia horrek iraun egiten du, bezeroaren barneko tenperatura aldatzen ez den arren.

Arrabol beroaren teknika oso egokia da beste eskuzko teknika batzuekin batera erabiltzeko (adibidez, masajea, artikulazioen mugimendurako masajea, tratamendu erreflexuak, ehun konjuntiboen masajea eta osteopatia).