Lur Terapia Naturalak

Artikulazioen mugikortasunerako masajea

Artikulazioen mugikortasunerako masajeak artikulazioen mugikortasun pasiboa eta artikulazioa inguratzen duten egitura bigunen masajea (giharrak, tendoiak, lotailuak eta kapsulak) konbinatzen ditu.

Artikulazioen mugikortasunaren eta masaje neuromuskularraren eta ehun konektiboen masajearen artean dagoen teknika da. Artikulazioa bere hedadura fisiologikoaren barruan mobilizatzen da, astiro-astiro eta erritmikoki, masajearen intentsitatea bezero bakoitzari egokituz.

Masaje horren bidez, mugimenduaren hedadura hobetu egiten da, egitura bigunen gaineko tentsioa murriztuz eta artikulazioen funtzioa eta propiozepzioa hobetuz.

Batez ere, izaera kronikoa, jarrerazkoa edo erreumatikoa duten mugimendu-murrizketetarako erabiltzen da, baita ebakuntza osteko eta trauma osteko lanketarako ere.

Oso eraginkorra da bizkar-hezur zerbikal, sorbalda, ukondo, eskumutur, belaun eta orkatiletako artikulazioen tratamendurako.