Lur Terapia Naturalak

Kirol masajea

Ziur aski, masajea da gizakiak komunikatzeko eta modu naturalean mina kentzeko erabilitako tresnarik zaharrena. Helburu higieniko, prebentibo eta terapeutikoekin eta modu harmoniatsuan eta metodikoan egindako manipulazio edo maniobren emaitza da masajea.

Masajeak alderdi tekniko bat du, etengabe aldatu eta egokitzen dena. Hala, masajearen onurak gaur egun arte iritsi dira, teknika sinpleenetatik hasi —erlaxatu eta loa errazten dutenak—, patologia zehatzak arindu edo sendatzeko teknika konplexuagoetara arte. Gomendatutako tratamenduaren eta helburuen arabera, hobekuntza mekanikoak, fisiologikoak, prebentiboak, terapeutikoak, kirol-arlokoak, estetikoak, psikologikoak… lor daitezke masajearen bidez.

Masaje

Masaje bidezko tratamendua ezin hobea da gorputzaren ongizate eta osasunerako. Baliabide ona da mina kentzeko, zirkulazioa hobetzen duelako eta edema-eremuetan eratzen den gehiegizko linfa drainatzen laguntzen duelako. Horrez gain, tentsio-eremuak erlaxatuz, artikulazioetan eta horiek inguratzen dituzten ehun bigunetan sortzen diren desoreka mekanikoen ondorioz harrapatuta dauden nerbio-zuntzak askatzen dira. Azala leun ukituz edo presio iraunkorra eginez, sentimen-errezeptoreak estimulatzen dira, eta, horren bidez, bizkarrezur-muinetik igotzen diren bulkada mingarriak — minaren errezeptoreek egiten dituzte bulkada horiek entzefalorako bidean— “blokeatzen” dira.

Masajearen bidez, larruazala, muskuluak eta ehun konektiboak eskuekin manipulatzen dira, horien funtzioak optimizatzeko, zirkulazioa hobetzeko, erlaxatzeko, ondo sentitzeko eta prozesu patologiko edo lesioen errehabilitazio fisikorako.