Lur Terapia Naturalak

Lur Terapia Naturalak

Zenbait urtez eskuzko terapietan lanean aritu ondoren, 2006an, terapia naturalen Lur zentroa sortu zen.

Lur zentroak terapia naturalak eskaintzeko ideiarekin egin zituen lehenengo pausoak, beti ere, mendebaldeko medikuntzak dituen abantailak ahaztu gabe, tratamendu bakoitza pertsonalizatuz eta xehetasun guztiak zainduz.

Terapia horiek guztiak batzeari eta terapeuten profesionaltasunari esker, gure zentroa indarrez hazten ari da, bai baitakigu ilusioa eta lan-saio bakoitzari jartzen diogun arreta direla gure aurkezpenik onena.

Eskerrik asko nire irakasleei, lankideei eta Lurrengan konfiantza duten pertsona guztiei.

Lur zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik gaueko 8etara. Beraz, ordutegi guztietara egokitzen gara. Lehenengo saioa goizeko 9etan hasten da, eta azkenekoa arratsaldeko 7etan.

Saio bakoitza ordu betekoa izaten da, eta beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea.

Libre dauden orduen berri izateko eta saio bat erreserbatzeko nahikoa da gure telefonora deitzea, harremanetarako formularioa betetzea edo zentrora bertara joatea.

Zure zain gaituzu. Bidali zure kontsultak, eta ez ahaztu telefonoa edo helbide elektronikoa ematea.

Kokapena