Lur Terapia Naturalak

Osteopatia

Galdutako mugikortasuna berreskuratzeko eta gihar- eta eskeleto-sistema, erraien sistema eta sistema kraniosakrala orekatzeko erabiltzen den eskuzko teknika da osteopatia.

Oso egokia da bizkar, hezur, gihar, tendoi, lotailu, artikulazio eta erraietako min edota desorekak konpontzeko. Oso teknika zehatza da, eta anatomiari, fisiologiari eta gorputzaren funtzioei buruzko ezagutza sakonak eta eskuak erabiltzeko trebezia eskatzen ditu.

Osteopatia

Andrew Taylor Still mediku eta kirurgialari estatubatuarrak (1828-1917) ezarri zituen osteopatiaren oinarriak. Still-ek agerian jarri zituen, batetik, gihar- eta eskeleto-sistemaren eta beste sistema organikoen arteko loturak eta, bestetik, sistema horien mugikortasunak eta askatasunak osasunarekin dituen loturak.

Osteopatia eskuzko diziplina terapeutikoa da, gorputzaren egiturari garrantzia ematen diona, eta, batez ere, ehun leunen tratamendua eta artikulazioen zuzenketak erabiltzen dituena. Gure kontsultetan, diagnostiko osteopatikoa egiten dugu, bezeroak azaldutako arazo edo minarekin lotuta, artikulazio jakin batzuek duten mugikortasunaren askatasun-maila baloratzeko.

Mugimenduen murrizketarik badago, murrizketa hori zer ehun bigunek eragin dezaketen aztertzen dugu (baita aponeurosiak, fasziak, giharrak, tendoiak, lotailuak eta kapsula artikularrak ere). Hantura-maila baloratzen dugu —giharretako eta eskeletoko arazoetan beti agertzen ez den arren—, jarrera eta berme bipodala aztertzen dugu, baita erraiek, organoek eta begiek izan dezaketen eragina ere. Hala, ehunen funtzionalitatea eta pertsonaren gorputz-jarrera hobetzen saiatzen gara, egitura horiek eskuzko teknikekin normalizatuz.

Badira beste teknika batzuk —erraiak lantzen dituztenak edo izaera kraniosakralekoak— azaldutakoekin zenbait desberdintasun dituztenak, baina, oinarrian, aurkitutako lesio osteopatikoak zuzenduz, gorputzaren jarrera normalizatzea dute helburu.