Lur Terapia Naturalak

Terapia sakrokraneala

Eskuak leun eta sakon erabiltzean datza terapia kraniosakrala. Dr. William G. Sutherland osteopata estatubatuarrak sortu zuen joan den mendearen hasieran.

Terapia kraniosakrala garun-bulkada erritmiko izeneko printzipioan oinarritzen da, hau da, gorputzaren nukleoko ehun eta fluidoetan sortzen den pultsazio erritmiko sotilean.

Terapia globala izanik, egokia da pertsona ororen bizitasuna hobetu eta autosendakuntzako baliabideak erabiltzen laguntzeko. Adin guztietako pertsonentzat da baliagarria (adinekoak, haurtxoak, haurdun dauden edo erditu berri duten emakumeak, ebakuntza edo istripu bat jasan dutenak eta, oro har, ahul dauden pertsonak).

Terapia kraniosakralak gaixotasun hauek sendatzen lagun dezake, besteak beste:

  • Artikulazio tenporo-mandibularraren alterazioak.
  • Antsietatea.
  • Artrosia.
  • Ziatika.
  • Artikulazioetako mina.
  • Mina eta tentsioa.
  • Estresa.
  • Herniak.
  • Insomnioa.
  • Kirol-lesioak.
  • Lunbagoa.
  • Migrainak.
  • Istripuen ondorioak.
  • Entzumenean burrunba.

Terapia-saioan terapeutaren eskuen kontaktu leuna sentituko duzu. Gorputzaren kongestio- eta erresistentzia-ereduak, mugimendu sotilak, erritmoak eta pultsazioak entzuten daki terapeutak. Eskuen bidez, terapeutak bezeroaren gorputzari adierazten dio zer eredu geldiarazten ari den. Hala, gorputzak geldiarazitako eredu hori askatu, eta antolatzeko beste modu bat bila dezake.

Gorputzak eta adimenak osatutako sistema konplexua berez eta bere kabuz antolatzen da. Hala, sistema horrek desoreka bati buruzko informazio zuzena jasotzen duenean, bakarrik orekatzeko gaitasuna du.