Lur Terapia Naturalak

Txinako medikuntza tradizionala

Gure mediku-kontsultaren bidez, medikuntza tradizionalak, medikuntza naturalak eta Txinako medikuntza tradizionalak eskaintzen dituzten abantailak eta ezaugarriak baliatzen ditugu, horietako bati lehentasuna eman gabe eta guztien bertuteak aprobetxatuz.

Batetik, medikuntza naturalak modu holistiko eta globalean tratatzen du gizakiaren gorputza, produktu naturalak, sendabelarrak eta naturan dauden sendagaiak eta substantziak erabiliz. Gure zentroetan naturopatia, homeopatia eta fitoterapia aplikatzen ditugu medikuaren diagnostiko zorrotzaren bidez.

Bestetik, Txinako medikuntza tradizionalak pertsona energiaren ikuspegitik baloratzen laguntzen du. Hala, Txinako medikuntza tradizionalak independenteak diren, baina elkarrekin lotura estua duten sistemen batasun gisa ikusten du gizakiaren gorputza. Oso garrantzitsua da pertsona bakoitzari egokitutako diagnostiko zehatza egitea, medikuntza horrek antzina-antzinatik eskaintzen dituen sendabideak erabiltzeko.

Eta, azkenik, medikuntza tradizionalak edo alopatikoak organismoaren sistema bakoitzaren ikuspegi hertsia ematen digu. Metodo modernoak eskaintzen ditu diagnostikoak eta neurketak egiteko eta gaixotasunaren ezagutza fisiopatologikorako, eta, aldi berean, gaixoaren osasuna modu azkar eta zehatzean berrezartzeko medikamentuak eskaintzen ditu.

Beraz, medikuntzak eskaintzen dituen aukera guztiak bateratzen saiatzen gara, osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak modu zabalagoan ulertzeko, eta patologia — eta, batez ere, pertsona — bakoitzari egokitutakoa tratamenduak aplikatzeko.

Pertsona bakoitza desberdina da; bakoitzak desberdin erantzuten du patologia beraren aurrean. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu organismoak erantzuteko eta berreskuratzeko duen gaitasuna estimulatzea, tratamendu bakoitza pertsonalizatuz.